Goierriko 23 udalerrietan 2.716 lagun zenbatu zituen langabezian Espainiako Enplegu Zerbitzu Puplikoak, 2018ko abenduaren hondarrean. Urtebete lehenago baino 183 langabetu gu- txiago dira, %6,31 jaitsi da.Langabezian daudenetatik 1.596 emakumeak dira, ...
Goierriko 23 udalerrietan 2.716 lagun zenbatu zituen langabezian Espainiako Enplegu Zerbitzu Puplikoak, 2018ko abenduaren hondarrean. Urtebete lehenago baino 183 langabetu gu- txiago dira, %6,31 jaitsi da.
Langabezian daudenetatik 1.596 emakumeak dira, eta 1.120 gizonak. Adinez, 25-44 urte artekoa da langabetu gehien dituen tartea, 1.316rekin; ondoren, 45 urtetik gorakoak daude, 1.199; eta 25 urtez azpikoak 201 dira.
Sektoreka, zerbitzuetan 1.620 daude, industrian 482, aurretik enplegurik gabeak 417, eraikuntzan 142 eta nekazaritzan 55.
Abenduan, bestetik, 1.612 lan kontratu sinatu dira Goierrin; %81 aldi bateko iraupenekoak.