Goierriko pilotariek Udaberri Txapelketa hasiko dute
GOIERRI // Gipuzkoako Txapelketak bukatu ondoren, herrialdeko pilota harrobiko elkarteek Udaberri Txapelketa izango dute hurrena. Asteburu honetan hasiko da, espezialitate gehienetan. Eskuz binaka, paleta gomaz, paleta larruz, pala motzean eta zesta pu...
GOIERRI // Gipuzkoako Txapelketak bukatu ondoren, herrialdeko pilota harrobiko elkarteek Udaberri Txapelketa izango dute hurrena. Asteburu honetan hasiko da, espezialitate gehienetan. Eskuz binaka, paleta gomaz, paleta larruz, pala motzean eta zesta puntan lehiatuko dira Udaberri Txapelketan. Ligaxkak izango dira lehenik, eta kanporaketak gero. Martxoaren 31n bukatuko da, finalekin.