Zeraingo Udalak 852.355 euroko udal aurrekontua onartu du 2019rako
Alokairuko zortzi etxebizitza egitea eta Aizpea meatzeguneko labeak konpontzea dira proiektu nagusiak. Azken hori, Madrildik diru laguntza lortzen bada egingo duteZeraingo Udalak abenduaren 19ko ohiko bilkuran onartu zuen 2019ko udal aurrekontu proiekt...
Alokairuko zortzi etxebizitza egitea eta Aizpea meatzeguneko labeak konpontzea dira proiektu nagusiak. Azken hori, Madrildik diru laguntza lortzen bada egingo dute
Zeraingo Udalak abenduaren 19ko ohiko bilkuran onartu zuen 2019ko udal aurrekontu proiektua. Arantza Ruiz de Larrinaga alkatearen esanetan, «aurten lortu dugu urte barnean aurrekontua onartzea». Era horretan, 852.355,17 euroko aurreikuspena egin du udalak 2019rako, eta bi proiektu nabarmentzen dira: batetik, Aizpeako labeen konponketa, eta bestetik, alokairuzko zortzi etxebizitza egitea.Ruiz de Larrinagak nabarmendu duenez, Aizpeako labeak konpontzeko obra Madrildik diru laguntza jasotzen bada egingo dute: «Iaz eskatu genuen eta ez ziguten eman. Aurten saiatu gara proposamena hobetzen eta berriz aurkeztu dugu». Urtarrilean zehar erantzuna jasotzea aurreikusten dute zeraindarrek. «Eroriak daude labeak eta proiektu potoloa da. Bi urtean egitekoa da, 700.000 euroko kostua izango baitu. Jaurlaritzarena lortuta daukagu, baina Fomentokoa behar dugu. Foru aldundian ere eskatuko dugu. Udalak %10 jarri beharko du».
Era berean, Elizatzeko eremuan alokairuzko zortzi etxebizitzak laster hasiko dira eraikitzen, 553.519,94 euroko aurrekotuarekin. Jaurlaritzak 320.000 euro jarriko ditu eta Ihobek 25.000; gainerakoa mailegu bidez lortuko dute. «Alokairuarekin ordainduko da mailegua. Udalak ez du dirurik jarriko. Zerain eredu bezala jartzen ari dira Jaurlaritzan, herri txikietan, arlo publikotik, gauzak egiteko aukera ematen baitu».
Webgune berria
Webgune berria ere martxan jarriko du udalak datozen asteetan eta hainbat udal izapide Internetez egiteko aukera izango da. Bestalde, Cistellako bidaia, baserri bideak kopontzea, Zabalegi industrialdeko aurreproiektua, aterpetxeko galdara berritzea, Korrikako kilometroa erostea eta euskara eskolak eskaintzea jaso ditu aurrekontuak.