'Zoaz pake santuan' gaur, Ane Gabarain eta Mikel Laskurainekin
Beasaingo eta Ordiziako udalek antolatutako Antzerki Garaiaren barruan, gaur, 22:15ean, Zoaz pake santuan antzezlana eskainiko du Txalo Produkzioak. Ane Gabarain eta Mikel Laskurain izango dira taula gainean. «Lehertzeko moduko komedia da, etengabeko ustegabez hornituta». Bikote barregarri amorratua da protagonista: akats, ahuldade eta torpeziaz betetako bi pertsonaia ageri dira, baina aldi berean, dibertigarri eta maitagarriak.
Daraman bikote bizimodu aspergarriarekin amaitzeko, Andreak, zirt edo zart, Gizona pozointzea erabaki du. «Ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio eta giltzapeturik dagoen etxe barruan azken orduak pasatzeko prest dago andrea. Baina, jakina… Aurreikusitako plana hankaz gora joango zaio…».
Apirilean azken bi saioak
Antzerki Garaia amaitzeko azkeneko bi saioak apirilean izango dira. Apirilaren 5ean Dublindarrak eskainiko dute Ordizian, eta apirilaren 12an Romeo eta Julieta Beasainen.