Iker Markinez eta Ramuntxo Berria sukaldariak Seguran
SEGURA // Iparra-Hegoaren barruan, gaur, 19:00etan, Elorri elkartean, sukaldaritza hitzaldia eta jaki prestaketa egingo dute Ormaiztegiko Kuko jatetxeko Iker Markinez eta Donibane Lohizuneko Itola sagardotegiko Ramuntxo Berria sukaldariek. Bihar, berriz, goizean Etxepare Lizeokoak etorriko dira, eta 19:30ean bertso eta kantu poteoa eta 21:30ean bertso-kantu afaria egingo dituzte.