Hauteskunde agenda
GAUR, OSTIRALA
Legazpi. PSE-EEko hautagaiek larrosak banatuko dituzte, 11:00etatik aurrera, azokan.
Zaldibia. EH Bilduk ekitaldia egingo du, Marian Beitialarrangoitiarekin. 19:30ean, plazan.
BIHAR, LARUNBATA
Segura. EH Bilduk ‘Galdetu hautagaiei’ elkarrizketa publikoa egingo du Eñaut Telleria eta Izarra Urdalletarekin. 12:00etan, herriko plazan.
Legorreta. Markel Olano diputatu nagusitarako hautagaia Legorretako EAJko hautagaiekin elkartuko da, 12:00etan. Paper frabrika bisitatuko dute, bertarako egin duten proposamena ezagutzeko.
Zegama. EH Bilduk hauteskunde programa aurkeztuko du. 12:00etan, kultur etxean. Ondoren, luntxa izango da.
Beasain. EH Bilduko hautagaiek informazio mahaia jarriko dute Ezkiaga kalean, auzoko lehentasunak azaltzeko. 13:00etan.
Beasain. EH Bilduk eskualde mailako ekitaldia egingo du ‘Zurekin Gipuzkoa gara’ lemapean. Adur Ezenarro alkategaiak, Juan Karlos Izagirre diputatu nagusirako hautagaiak eta Maialen Iriarte legebiltzarkideak parte hartuko dute. 18:00etan, Ordiziako plazan.
Ataun. EH Bilduk antolatuta, kafe tertulia egingo dute, ogasuna eta hirigintza hizpide hartuta. 19:30ean, San Gregorio auzoko Elkargunean.
ETZI, IGANDEA
Legazpi. EH Bilduk antolatuta, Arrobiko larreak ezagutzeko irteera egingo dute. 09:00etan abiatuko dira, tren geltokitik. Izena aurrez eman behar da.