ORKLI ORDIZIA, 14 URTEZ AZPIKO TXAPELDUN-ORDE
Hamalau urtez azpiko taldeak ligan zehar emandako maila onaren ondoren finala jokatzeko aukera izan zuen larunbaten Aieten, aurretik finalerdia Gaztediren kontra irabazi eta gero. Finalean mailako bi talde onenak aritu ziren: Donostiako Atletico eta Hernaniren artean osatutako taldea, alde batetik, eta ORKLI Ordizia, bestetik. Partidu polita egin zuten, maila handikoa eta erritmo altukoa. Lehenengo zatia... Read More
Hamalau urtez azpiko taldeak ligan zehar emandako maila onaren ondoren finala jokatzeko aukera izan zuen larunbaten Aieten, aurretik finalerdia Gaztediren kontra irabazi eta gero. Finalean mailako bi talde onenak aritu ziren: Donostiako Atletico eta Hernaniren artean osatutako taldea, alde batetik, eta ORKLI Ordizia, bestetik.
Partidu polita egin zuten, maila handikoa eta erritmo altukoa. Lehenengo zatia parekatuta bukatu zuten eta bigarren zatiko 10.minutuan AtSS/Hernanik aurrea hartu zuen, partidua eta liga bereganatuz.
Gure taldeak erronka berriak ditu orain: larunbatean, maiatzaren 25an, etxeko HAURUGBY txapelketa Altamiran eta Lazkaon eta egun berean Miarritzeko Aguileran jokatuko den Jean Roumeau txapelketa. Bietara egingo dugu.
Zorionak eta zorte on!
*argazkian, taldea Aieten finala jokatu eta gero.