Giro bikaina gaztedi xake finalean
Atzo Azkoitian ospatu zen gaztedi xake finalak aparteko giroa utzi zigun. Gipuzkoa osotik lehendik sailkatuta zeuden 128 jokalarik hartu zuten parte eta horietatik 11 xake zaldibikoak , 3 taldetan banatuak. Handiak mailan, Nikolas, Julen eta Adil (Waelek azken orduan kale egin zuen) kementsu aritu ziren goiz osoan eta nahiz eta sailkapenean atzera xamar agertu partida ederrak jokatzeko aukera izan zuten. Txikiak mailan, Harri,Anartz, Darius eta Beñat bere maila baino bajuago aritu ziren eta naiz eta partida ederrak jokatu, akats batzuen ondoren 10. postuan sailkatu ziren. Bestalde,MIkel, Manu,KImetz eta Marenek oso maila onean jokatu zuten,Manu oso oso ondo eta 12. postu eder bat lortu zuten.Orokorrean, egun eder eder bat pasatzeko aukera izan zuten gerturatu ziren jokalari guztiek .