Telesail baten grabaketa, Arcelorren
Movistar katea 'La linea invisible' telesaileko hainbat eskena grabatzen ari da Zumarragan. Figuranteak ere behar dituzte.
ArcelorMittal lantegia eskenatoki bihurtu da egunotan. Izan ere, Movistar kateak ekoitzi duen ‘La linea invisible’ telesaileko hainbat eskena ari dira grabatzen bertan. Telesail horrek, ETAren sorrera eta lehen urteak jorratuko ditu.
Produkzioaren ardura duen ekoiztetxeak jakinarazi duenez, 200 figurante baino gehiago erabili behar dituzte Zumarragako grabaketetan. Atzo hasi ziren lehen eskenak grabatzen, eta gaur ere jarraituko dute.