Valentin Cruzek kontratua berritu du datorren denboraldirako
Klubak Joubert Engelbrecht eta Kawa Leaumaren kontratuen berritzearen berri eman zuen duela aste batzuk eta Valentin Cruzek ere 2019-2020 denboraldirako kontratua berritu duela jakinarazi nahi du oraingoan. Argentinarrak, Ohorezko Mailako puntu egile nagusia izanda dena azken bi denboraldietan, klubean jarraituko duten profesionalen taldean jarraituko du beraz. Marotiasek bere aginduetara izango ditu, Joubert, Kawa eta Valenez... Read More
Klubak Joubert Engelbrecht eta Kawa Leaumaren kontratuen berritzearen berri eman zuen duela aste batzuk eta Valentin Cruzek ere 2019-2020 denboraldirako kontratua berritu duela jakinarazi nahi du oraingoan. Argentinarrak, Ohorezko Mailako puntu egile nagusia izanda dena azken bi denboraldietan, klubean jarraituko duten profesionalen taldean jarraituko du beraz. Marotiasek bere aginduetara izango ditu, Joubert, Kawa eta Valenez gain, Fernando Lopez, Sio Moala, Juanma Lescano erdi melea, eta Julen Goia kapitaina.
Bestalde, Asier Pazosek jokatzeari utziko dio. Aurrelari nafarrak buruko urdina gorde egin du jardunaldi osoz taldearen prestaketaz arduratzeko.
Lander Gomez jokalari bilbotarra Ordizian arituko da
Anthony Matoto izan da 2019-2020 denboraldirako lehen fitxaketa, baina ez da bakarra. Lander Gomez ere Goierriko taldean arituko da datorren denboraldian. Lander Universitario Bilbaon sortutako jokalari gaztea da, Estatuko selekzioaren azpiko kategorietan sarri jokatu duena. Bilbotarrak Gernikan jokatu zuen aurreko denboraldian eta aurten taldez aldatzea erabaki du, Ordiziaren “back trhee”-a indartzeko. Klubak ez du oraindik aterik itxi eta lanea darrai datorren denboraldian ere AMPO Ordizia Heineken ligako goren mailan lehian izan dadin.
Oier Goiak eta Ander Alberdik klubaren beka izango dute datorren urtean
Klubak berrikuntza inportantea izango du aurten. Etxeko bi jokalarik mezenasgo proiektuan parte hartuko dute bi babesleei esker. Oier Goiak eta Ander Alberdik beka jasoko dute goren mailan entrenatzen eta jokatzen laguntzeko.
12 jokalari gaztek senior taldean jokatuko dute
12 dira aurten senior taldera igoko diren gazteak. Hauen jomuga sortu berri den ‘Promesen Liga’ izango da, baina batzuk ate joka arituko zaizkio Iñigo Marotiasi, minutu eske. Ea zenbatek duen aukera gero eta estuagoa den Heineken Ligan debutatzeko.