Golden Trail World Serieseko proban maila "oso altua" izan da. Gorakoan ondo baina "beherakoan desastre" moldatu dela dio urretxuarrak.
Gaur eraman dute atxilotua Tolosako Auzitegira, baina uko egin dio deklaratzeari. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak kartzelaratzeko eskatu dute, eta hala egin du epaileak. Beasainen asteburuan izandako beste sexu eraso bat ere salatu dute.
Juanjo Igartzabalek irabazi du beste behin ere Aztiriko mendi lasterketa. Herri kirolak, zaldi doma eta erromeria giroko festa izan dute asteburuan.
Ordiziako Santa Ana jaietan, ekitaldi sorta izan da, umeen asteburuan. Horien artean, umeen soka-dantza egin dute dozenaka gaztetxok.
Euskalmet meteorologia agentziak abisu horia eman du, atzera ere, tenperatura altuak baitaude iragarrita datozen egunetarako.
Urteko bazkidetza arrunta 20 eurokoa izango da, eta abonua 90 eurokoa. Ikasle, langabetu nahiz jubilatuek baldintza bereziak izango dituzte.
San Martin auzoan putre handi bat ikusi zuten atzo. Hegaldiari ekin ezinda, hainbat orduz ibili zen errepidean.
Segurako zikloturistek antolatuta, 45 bat lagunek osatu dute 'Kosta ala kosta' itzulia. Lagunarteko bazkari batekin borobildu dute eguna.
Ispilla kiroldegiko teknifikazio ikastaroa egiten ari diren 40 igerilarietatik 20k parte hartu dute Getaria-Zarautz zeharkaldian.