Goierriko lau gaztagile daude 14 finalisten artean
Ordiziako Gazta Lehiaketan aukeratu dituzte 14 finalistak. Aizpea gaztandegia, Ander Barandiaran, Joseba Insausti eta La Leze daude horien artean.
Ordiziako 46. Gazta Txapelketa egiten ari dira gaur, Euskal Jaietako aparteko azokaren barruan. Guztira 46 gaztandegik parte hartu dute, eta horietako 14 pasa dira finalera. Goierriko lau gaztagile daude horien artean. Aurten finalista gehinak gazta ketuak dira, 10 guztira. Jatorriari dagokionean, Gipuzkoako 6 gaztandegi daude, Nafarroako 4 eta Arabako 4. Lehiaketako azken txanpan, 14 horietatik 5 gazta aukeratuko dituzte, eta horien artetik aterako da aurtengo irabazlea.
- Aizpea (Olaberria)
- Ander Barandiaran (Idiazabal)
- Bengoetxea (Urdazubi)
- Beñat Egaña (Mutriku)
- Joseba Insausti (Ordizia)
- La Leze (Ilarduia)
- Marta Perez (Egozkue)
- Mausitxa (Elgoibar)
- Lopez de Uralde (Larrea)
- Patxi Otaegi (Beizama)
- Ricardo Remiro (Eulate)
- Kortaria (Lekaroz)
- Unai Lekuona (Araia)
- Zabaleta (Munain)