Administrari laguntzaile baten kontratazioa
Zaldibiako udalak, Lanbideren laguntzarekin, administrari-laguntzailea kontratatuko du. Lanaldi osorako eta sei hilabeterako. Izena Lanbiden eman behar da, irailaren 16tik 30 bitartean. Jarraian xehetasunak.
ZALDIBIAKO UDALA LANBIDEREN LAGUNTZAREKIN ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA KONTRATATZERA DOA.
LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK:
Administrari laguntzailea: Idazkaritzan eta artxiboan lana egiteko.Lanaldia: Osoa-Ordutegia: goizeko 9:00tatik arratsaldeko 17:00 arte. Bazkaltzeko eten aldiarekin.Denboraldia: 6 hilabete.
EZINBESTEKO BALDINTZAK:
• Administraritzako moduluren bat egina izatea.• 2. Hizkuntz eskakizuna edo baliokidea izatea.• Informatikako ezaguzak: Internet-ean,Excel-ean, Microsoft Outlook-ean eta testu tratamendurako Wordean (Windows sistema eragilea).• 2019 ekitaldirako Lanbideko enplegua sustatzeko tokiko ekintzen dirulaguntzaren deiadira atxikiko diren kontratazioak ,bere osotasunean bertan ezarritako erizpideak bete beharko ditu.• Goierri bailaran erroldatuta egotea.
BALORATUKO DIRENAK
Administrari titulua izatea.IT txartela oinarrizko mailako ziurtagiria izatea.Zaldibian erroldatuta egotea.
IZENA EMATEA.
NON: LANBIDEN Beasaingo bulegoanEPEA: IRAILAREN 16 TIK IRAILAREN 30ERA.
Zaldibian, 2019ko irailaren 13an