Eneko Gurrutxagak eta Maria Gomezek irabazi dute Igartzako duatloia
Bikotekako proban Axier Aburuzak eta Enaitz Rotetak egin dute denborarik onena. Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko Goierriko bigarren proba Zegaman jokatuko da, irailaren 28an
Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituan parte hartzen ari diren kirolariak Beasainen elkartu ziren larunbat arratsaldean, Igartza auzoan prestatutako Igartza Mendi Duatloian. Izena emanda zeuden 92 kirolariek korrika egin zituzten lehenengo (6 km.) eta hirugarren saioak (3 km.), eta bigarrena (14 km.), mendiko txirrinduan. Helmugara lehena iristen Eneko Gurrutxaga izan zen (1:25:05), bigarrena Iñaki Isasi (1:27:36) eta hirugarren Xabier Astigarraga (1:29:13).
Emakumezkoetan, berriz, Maria Gomez nagusitu zen (1:53:39), Ainara Pequeño (1:59:03) eta Laura Perezen (2:03:38) aurretik.
Bikotekako proban, Axier Aburuza eta Enaitz Rotetak osatutako bikotea izan zen azkarrena, 1:23:10eko denbora osatuz.
Hilaren 28an Zegaman
Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko Goierriko bigarren proba Zegaman jokatuko da irailaren 28an. www.kirolprobak. com webgunean eman daiteke izena.