'Esperientzia artistiko bat familian' ikastaroa
Familia giroko kultur aisialdia sustatzeko helburua du Hip Hip Urri! egitasmoak. Honela, Esperientzia artistiko bat familian izeneko ikastaroa egingo dute larunbatean, Beasainen, 5 urtetik gorako haurrentzat eta familientzat, 16:00etatik 17:00etara eta 18:00etatik 19:00etara, plaza azpian. Jolasaren bidez, sorkuntzaren eta artearen munduan murgildu nahi dituzte familiak, Arantxa Orbegozo eta Nerea Linazasoro lagun dituztela. Pinturak, espazioaren erabilerak, formek eta belaunaldi arteko elkarrizketek sormena garatzen lagunduko diete familiei. Izena eman behar da: 943 31 04 61 ikertze@ikertze.net.