Emakume Master Cup txapelketa martxan da
Ataunen hasi da Emakume Master Cup pilota txapelketa. Bost partida jokatu dira, hiru maila ezberdinetan. Arantxa Arratibel ataundarrak eta Aisha Etxeberria amezketarrak 18-3 irabazi dute Udane Bergara eta Alaia Ruiz de Infanteren aurka. Uxue Azkonobieta ataundarrak, berriz, 18-5 galdu du buruz burukoa Ane Urkizuren kontra.
Gaur hasi da Emakume Master Cup pilota txapelketa Ataunen. Bost partida jokatu dira, hiru maila ezberdinetan: pilota goxoarekin, mistoarekin eta 16 urtez azpikoa. Jaione Uranga-Irati Usandizaga (Oñati) / Nerea Sagarna (Larrabetzu)-Garazi Elortza (Donostia) izan da lehenengo partida, eta 8-18 irabazi du Uranga-Usandizaga bikoteak, pilota goxoarekin. Bigarrena Arantxa Arratibel (Ataun) eta Aisha Etxeberria (Amezketa) goierritarrek irabazi dute, 16 urtez azpiko kategorian, Udane Bergara (Altsasu) eta Alaia Ruiz de Infante (Gasteiz) aurkari izanda. 18-13 amaitu da partida.
Gentzane Aldaik (Orozko) eta Olatz Arrizabalagak (Gernika) 18-4 irabazi dute hirugarren partida Madalen Etxegarairen eta Uxue Osesen (Oñati) aurka, eta Ibone Salinas eta Andrea Capellan errioxarrak 18-5 gailendu dira Maddi Unanueren (Azpeitia) eta Miriam Arraizaren (Donostia) kontra. Azken bi hauek pilota mistoan. Bosgarren eta azken partida, aldiz, buruz burukoa izan da; Ane Urkizu berastegiarrak 18-5 irabazi dio Uxue Azkonobieta ataundarrari.