Garingo festetako lehen eguna ospatu dute
San Sebastian jaietako lehenengo eguna ospatu dute Garingo auzotarrek. Herri bazkaria egin dute eguerdian, eta ondoren mus txapelketa. Gurutze Mujika margolariak bere lanak jarri ditu ikusgai Garingo Elizan; bihar arratsaldera arte egongo da erakusketa. Olio-pinturaz egindako lanak dira, eta natura irudikatu du denetan.
Beasaingo Garin auzoko bizilagunek San Sebastian jaietako lehenengo eguna ospatu dute. Herri bazkaria izan dute Muñogain elkartean. Bazkalostean, mus txapelketa egon da elkartean bertan. Haurrek ere izan dute jaietan parte hartzeko aukera; jolasak antolatu dituzte pilotalekuan txikienentzako. Gurutze Mujika margolariak elizan jarri ditu bere lanak erakusgai. Interesdunek bihar arratsaldera arte izango dute olio-pinturan egindako margolanak ikusteko aukera.
Bihar, 12:00etan, Garingo mendi lasterketaren VIII. edizioa egingo dute, eta eguerdian trikitilariek giroa alaituko dute festei amaiera emateko.