Kutsatu kasuentzat protokoloa zehaztu du Ataungo Udalak
ATAUN // Koronabirusak gaixotu izanagatik edo sintomak edukitzeagatik berrogeialdian geratu beharra daukaketen ataundarrentzat jarraibidea zehaztu du udalak. Udaletxera deitu behar dute (943 18 00 11), eta erosketak egiteko eta zaborra ateratzeko modua esango diete han. Berrogeialdiko familiek ezingo dituzte hondakinak bereizi, errefusa bezala tratatuko baitira, dena poltsa itxi bakarrean bilduta. Bestetik, zaintza sarea antolatuta dago, janaria edo botikak hornitzeko (616 75 87 58).