San Prudentzio jairik ez dute ospatuko aurten Lazkaon
LAZKAO // Apirilaren amaieran ospatzekoak ziren San Prudentzio jaiak bertan behera utzi ditu udalak, lehentasuna herritar ororen osasun-segurtasuna bermatzea delako eta horretarako aglomerazioak ekidin behar direlako. Txosna Batzordeak lehengo astean iragarri zuen hark ere bertan behera utziak zituela txosna jartzeko asmoa eta lanak.