13:00etan jarri dute hitzordua, Instagrameko #etxetiketxera kontuan.
Legazpiko Musika Bandak ekimen dotore batekin hasi dute konfinamenduko hirugarren asteburua. 'Isil-isilik' abestia jo dute balkoietatik, bakoitzak bere tresnarekin.
Espainiako Gobernuak beste hamabost egun luzatu du etxeko bakartzea, bigarren aldiz. Luzapen gehiago izango direla aurreratu du. Industria eta lan jarduera, aldiz, Aste Santuaren ondoren atzera martxan jarri ahalko dira.
Izurriteak eta horren ondoriozko etxeratzeak agenda soziala bakarrik ez, oroimena ere zilipurdikatu du. Ia ahaztu zaigu gaur zela hausnarketa eguna izatekoa, eta bihar Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde igandea. Datorren igandean, Aberri Eguna.
Ostiralean (apirilak 3) 20:00ak arte, Eusko Jaurlaritzak 102 lagun zenbatu ditu Goierrikoak, Covid-19 gaitza dutenak edo izan dutenak, aurreko egunean baino lau gehiago. Itsasondo eta Zaldibia batu zaizkio kasu positiboren bat duten herrien zerrendari.
Etxean ekoitzitako edozein espresio eta euskarri sorkuntza aurkez liteke apirilaren 10erako. Bost adin maila bereizi dituzte, herritar guztientzat.
"Gazte sentitzen diren guztien" jai eguna izango da, Gazte Herexak taldeak deituta. Poteoarekin hasi –etxean, noski–, eta umore ukitu handiarekin, hainbat ekitaldi garatzeko deia egin dute.