Zinema Gau Giroan hasteko, 'Pride' filma gaur Ataunen ikusgai
ATAUN // Ataunen gaur hasiko da uda garaiko aire libreko film emanaldien zikloa, Zinema Gau Giroan. Pride pelikula ikusi ahalko da, Matthew Warchusek zuzendutako komedia britainiarra, The Full Monty-ren ildokoa. Benetan gertatutako historia bat du oinarri. San Martingo Kalostra handian da, gaur 21:00etan. Pride LGTBI egunaren harira ere aukeratu dute, Berdintasun Planeko ekimen gisa.