Irailaren 10ean egingo da udako literatur tertulia
Miñan liburua da udan irakurtzeko proposamena eta hurrengo tertulian Amets Arzallus izango da gurekin
Zaldibiako Irakurle Taldeak irailaren 10ean egingo du hurrengo literatur tertulia. Parke botanikoan gauzatuko da saioa eta Miñan liburua izango da landuko dutena. Udako oporrak aitzakia ederra dira lan hau irakurtzeko.
Udako tertulia honetako gonbidatuta Amets Arzallus izango da, bera da Miñan liburua Ibrahima Balderekin batera osatu duena. Tertulian parte hartzeko ezinbestekoa izango da beraien kontakizuna irakurrita edukitzea.
Miñan argitaratu eta hiru hilabetera egindako bideoa da honako estekan ikus dezakezuna; liburua irakurtzeko gogoa piztuko dizuna, edo dagoeneko irakurrita baduzu, zirrara eragingo dizuna:
https://www.argia.eus/multimedia/dapa/minan-dapa-09
Liburua: Miñan (Ibrahima Balde eta Amets Arzallus Antia)
Noiz: Irailaren 10ean 19:00etan
Non: Parke botanikoan
Animatu, irakurri eta etorri!!