Mintzodromoan izena emateko azken aukera
Aittu euskara elkarteak online mintzodromoa antolatu du abenduaren 3rako, euskararen egunerako
Aittu euskara taldeak online mintzodromoa egingo du abenduaren 3an, 18:30etatik aurrera. “mintzalagunekin eta euskara ikasi edo ikasten ari diren herritarrekin batera aittuko gara euskaraz”, diote. Gaur da izena emateko azken eguna. 688 740 385 telefonora deitu edo idatzi behar da horretarako.