Entzuleen bertso gosea pixkat bat asetu dute
Osasun krisia hasi zenetik «700 bertso saiotik gora» bertan behera geratu dira. Azkeneko urte honetan antolatu den bakarretakoa, Ordizian egin zen, larunbatean, Emaneurre taldekoek antolatuta. Jon Maia, Iker Zubeldia eta Oihana Iguaran bertsotan, eta Igor Eguren gai jartzaile aritu ziren. Ordiziako Tximista sagardotegian egin zen bertso-bazkaria eta Streaming bidez ere jarraitu ahal izan zen, Ordiziarrock Ekintzak taldeko lagunei esker.