Sustrai Colina ariko da gaurko Legazpiko saioan, Agin Labururen ordez
Aldaketak izan dira gaurko Bersto-olariak elkarteak Legazpin antolatutako bertso saioan, eta Sustrai Colina ariko da Agin Labururen ordez. Ane Labakak, Aitor Sarriegik eta Ane Zuazubiskarrek osatzen dute kartela. Mikele Arizkorreta legazpiarra izango da gai jartzailea. Agirre-etxeberrin da hitzordua, 19:00etan.