Ibilaldi gidatua egingo dute bihar Itsason, Kizkitzatik irtenda
Natur Ondarearen Kontserbazio Proiektuaren harira antolatu dute. Aranzadi Zientzia Elkarteko Mikel Etxeberriak gidatuko du.
Bihar ibilaldi gidatua egingo dute Itsason Natur Ondarearen Kontserbazio Proiektuaren harira. Aranzadi Zientzia Elkarteko kide den Mikel Etxeberriak gidatuko du ibilaldia, eta herriko hiru gunetan natur ondarearen kontserbaziorako egin dituzten lanak azalduko ditu. Kizkitzan hasiko da 10:30ean, eta San Lorentzora abiatuko dira parte hartzaileak 11:30 aldera. Azalpenak eman ondoren, Alegiara joango dira, ibilaldia bertan amaitzeko, 13:20ean. Parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, udaletxera deituta edo idatzita. Irteerara arropa erosoa eta hamaiketakoa eramatea gomendatu dute. Jaurlaritzaren Garapen Jasangarria sustatzeko diru laguntza jaso zuen Itsasoko Batzordeak 2019an natur ondarea babesteko ekintzatarako.
2019an diru laguntza jaso eta iazko urrian egin zituzten proiektuari lotutako lehen aurkezpenak. Orduan ere ibilaldi gidatua egin zuten herritarrei jakitera emateko. Harrezkero pauso garrantzitsuak eman dituzte ingurumenaren eta biodibertsitatearen alde. Kizkitzan ermita ondoan pagoak kimatu dituzte, Alegian haltzak landatu, eta San Lorentzon mota ezberdinetako landareak landatu dituzte. Itsasoko Batzordeak 10,5 hektarea erosi ditu lurrak publikotzeko, proiektuko 2. fasean gehiago erosteko asmoz.