Sagardo dastaketa gaur, telebista bidez jarraitzeko aukera
ORMAIZTEGI // Ekain kulturalaren harira, XIX. mendetik gaur arte sagardo dastaketa izango da gaur zuzenean Goierri Telebistan, 19:00etan. Dastaketa jarraitzeko, dastaketa packa erosi daiteke Zumalakarregi Museoan 9 eurotan. Iban Matek, Mikel Alberdik eta Basotxuloko lagunek parte hartuko dute.













