Kirol ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago
EZKIO // 2021-2022 denboraldian kirol ikastaroak egiteko izen-emate epea zabalik dago. Udaletxean bertan eman behar da izena eta irail erdialde aldera hasiko dira ikastaroak. Pilates astelehenetan 19:30etik 20:30era eta ostegunetan 18:45etik 19:45era izango da, 35 eurotan. Zumba astearteetan izango da 19:15etik 20:15era, 20 eurotan, eta Tai Chia ostiraletan 19:30etik 20:30era, 20 eurotan.