Euskara ikasteko diru laguntza eskaera irailaren 21era arte
IDIAZABAL // Idiazabalgo Udalak euskara ikasteko diru laguntza deialdian eskaerak aurkezteko epea irailaren 21ean amaituko da. Deialdiaren bidez euskararen biziberritzea eta normalizazioa bultzatzea du helburu udalak. 2020ko uztailaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitartean gauzatu behar izan dituzte jarduerak eskatzaileek. Aurreikusitako kopurua 1.000 eurokoa da.