'Igartubeiti baserriko erraiak' bisita, asteazkenero
EZKIO // Igartubeiti Baserri Museoak asteazkenero eskaintzen du udan Igartubeiti baserriko erraiak ezagutzeko bisita tematikoa. 11:30ean hasten da eta aurrez izena eman behar da taldea osatzeko, museora deituta. Ostiraletan, aldiz, Landareen sekretuak bisita eskaintzen dute, inguruko landareen propietateak eta ezaugarriak ezagutzeko. Hori ere 11:30ean hasten da eta aurrez izena eman behar da.