Hirigintza lanak eta zerbitzuen esleipena gaur udalbatzarrean
LAZKAO // Lazkaoko Udalbatzak uztailari dagokion ohiko osoko bilkura gaur egingo du, 18:30ean, udaletxean. Aurreko akta onartu eta alkatetzaren ebazpenen berri eman ondoren, Ibabe-Hiribarren industrialdeko berrurbanizatze lanen obra-egiaztagiri bat eta kontratuaren aldaketa landuko dituzte. Bestetik, lorezaintza zerbitzuaren kontratua esleitzea onartuko dute, baita etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kontratuaren esleipena ere.