Narkotrafikatzaile talde baten Ordiziako laborategia deseginda
ORDIZIA // Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak Espainia iparraldeko narkotrafikatzaile talde bat desegin dute. Ordizian eta Ibarran zituzten laborategiak. Zortzi pertsona atxilotu dituzte operazioan. 20 kilo speed, bost kilo MDMA, 300 kilo haxix, 57 kilo kokaina, 50 kilo marihuana, bi anfetamina eta kilo erdi ketamina atzeman dituzte. Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzaren esanetan, erakunde horren buru, ustez, Burgosko droga trafikatzaile bat zegoen.