Prodemako langileek greba mugagabea hasi dute
Legorretako Maderas Mejoradas Industrial (Prodema) enpresako langileek, lan hitzarmen berria lortzeko helburuarekin, greba mugagabea hasi zuten astelehenean, LAB sindikatuak jakinarazi duenez.
Azken bi asteetan, 2 eta 4 orduko lanuzteak egin dituzte, baina langileen sindikatuak adierazi duenez, «enpresako zuzendaritzak ez ditu langileen aldarriak onartu». «Alderdi sozialari dagokionez entzungor daude; astean 8 ordu gutxiago eskatu ditugu, 8 beharrean 5 eskaini zuen zuzendaritzak baina akzionistek ez dute hori ere onartzen, beraz hasieran bezala gaude». Gogorarazi nahi izan dute gainera, «negoziaketa hasi zenetik urte eta erdi igaro dela».
Gauzak horrela, «zuzendaritzak bere jarrera aldatu arte, hitzarmen duina lortu arte, greba mugagabea» egingo dute langileek.