Ez da elizkizunik ospatuko Kizkitzan irailaren 8an
ITSASO // Kizkitzako Eguna ospatu ohi dute Kizkitzako ermitan irailaren 8an. Itsasotik eta beste hainbat herritatik ermitara igotzeko ohitura izaten da, lagunartean edo senideekin. Goizean meza izaten da, eta baita pintxoak, erromeria edo toka ere. Iluntzean festak Itsasoko plazan jarraitzen du. Aurten, halere, bertan behera geratu da eguna, eta ez da ez mezarik ez bestelako ospakizunik egingo.