Kilometroetako erakusketa zabalik dago, Igartzan
BEASAIN // Kilometroetako erakusketa ibiltaria Beasainen egongo da aste honetan. Igartzako Jauregian dago. Ostiralean bertso eta kultur emanaldia izango da, Usurbe Antzokian, 19:00etan: bertsoak, zuzeneko musika eta dantza bateratuko dituen ikuskizuna prestatu dute. Sarrerak albiste honen online bertsioan eskuragai daude. Atzo, Markel Olano diputatuak, antolatzaileei harrera egin zien.