Luis G. G.ren sendiak CAFi 170.000 euroko kalte ordaina eskatu dio
Luis G. G.ren sendiak 168.841,21 euroko kalte ordaina eskatzen dio CAFi. Luisek 30 urtez CAFeko ekoizpen gunean egin zuen lan, pintaketa sailean, eta harreman zuzena izan zuen amiantoarekin. Iaz egindako autopsiak baieztatu zuen biriketako minbiziak jota hil zela, eta CAFek amiantoaren biktimaren aitortzen eman zion. Halere, sendiak dio enpresak ez zuela behar beste egin langileak babesteko eta kalte ordainak eskatu dizkio Beasaingo multinazionalari.
Gaur epaituko dute auzia, Donostiako gizarte-arloko 2. epaitegian. Aurretik Asviamie elkarteak elkarretaratzea egingo du, 10:20tik aurrera, epaitegiko atarian. Sendiari elkartasuna adierazi eta amiantoaren biktimentzako konpentsazio funtsa sortzeko eskatuko dute.













