Mari Kruz Apaolaza, martxoko asmakizunaren irabazlea
Udalak kaleratutako egutegiaren lehiaketa irabazi du, martxokoa. Herrian gastatzeko 50 euroko bonua jaso du.
Legazpiko Udalak kaleratutako egutegiaren lehiaketak irabazle berria du, martxoko asmakizunari dagokiona. Mari Kruz Apaolazak irabazi du herriko dendetan gastatzeko 50 euroko saria, eta Maite Lonbideren eskutik jaso du.
Martxoko asmakizunaren erantzuna fruitu lehorrak zen. Udalak 94 erantzun jaso zituen, eta guztiak zuzenak diren.
Orain apirileko lehiaketa dago martxan, eta hauxe da asmakizuna: «Baratzetan, loreontzietan eta basoetan ere ikusten dugun udaberriko fruta». Erantzunak www.legazpi.eus webgunetik bidali behar dira.