Jolasak, txokolatea, herri kirolak eta trikitixa, Antion
ZUMARRAGA // Pandemiak eragindako bi urteko etenaldiaren ondoren, Zumarragako Udalak Pazko Asteleheneko jaia berreskuratu du. Datorren astelehenean haur jolasak, txokolate jana, herri kirolak eta trikitixa egongo dira Antion. Haur jolasak eta txokolate jana 16:30ean izango dira eta herri kirolak eta trikitilarien saioa 18:15ean. Plan bikaina herrian gelditzen direnentzako Eguraldi ona dago iragarrita.