Euskal artzain txakurrak, baserritik Igartzako belardira
INGURUMENA // Euskal artzain txakurraren inguruko erakustaldia egingo dute bihar, Igartzako Monumentu Multzoan. Euskal Artzain Txakurren Adiskideak elkarteak, Kangunek eta Beasaingo Udalak antolatutako saioa da, Txakur Eredugarri Programaren barruan. Txakurrek ahateekin artzain lanak, txapelketetako bestelako ariketak eta trebezi erakustaldiak egingo dituzte. Euskal Artzain Txakurra galtzear da. Euskal Artzain Txakurren elkartetik kexu dira mundu globalizatu honetan kanpoko arrazei bertakoei baino garrantzia handiagoa ematen zaiela. Horregatik, erakustaldia arraza hau ezagutarazteko jartzeko baliatu nahi dute.