Mahaian kolpea eta larrialdi garraxia Ataundik
Biboletak Ataungo Emakumeen Taldeak mahaian kolpea eman du erasotzaileen aurrean, atzo arratsaldean sare sozialen bitartez zabaldutako mezuan.
Atzo arratsaldean Biboletak Ataungo Emakumeen Taldeak sare sozialetan argitaratu zuen idatziaren bitartez erasotzaileen aurrean hortzak erakutsi zituen, «nazkatuta daudela, haserre daudela, amorratuta daudela eta nahikoa delako» mezuarekin. Larrialdi garraxi baten antzera hasi dute idatzia, jakina baita Euskal Herri osoan zehar azken egunetan zenbat eraso izan diren herri zein hiri desberdinetako jaietan; eta Euskal Herriko Mugimendu Feministako hainbat eragilek egoeraren larritasuna azaldu dute. Ataun ere horietako bat izan da, mahaian kolpea eman duten horietako beste bat. Biboletak Ataungo Emakumeen Taldeak ere, haien herritarren zenbait jarrera salatu ditu, azken egunetako testuinguru ilun honen baitakoak baitira hauek ere. Besteak beste «bortxaketak, ziztadak, ukituak eta beldur mezuak» aipatu dituzte baina argi utziz etenik gabea izaten ari dela erasoen haria. Honen aurrean «lasai eta aske bizi eta gozatzearen» beharrezkotasuna aldarrikatu dute, izan egunerokotasunean zein jai giroan. Idatziaren amaieran Biboletak Ataungo Emakumeen Taldeak «antolatzeko, saretzeko, elkar babesteko eta espazioak hartzen jarraitzeko» deia egin du.
Biboletak taldearen sare sozialetan irakurketa osoa: