Hamaiketakoa egingo dute igandean Oa mendiko txabolan
ZERAIN // Igandean Oa mendiko txabolan hamaiketakoa egingo da, 11:00etan. Bertan dagoen txabola eraberritu dute eta inaugurazioa izango da. Herritarrak animatu dituzte Oa mendira gerturatzera eta inaugurazioan parte hartzera. Elkarrekin igotzeko Urrustin egin dute hitzordua 10:00etan.













