Aramako Udalak alokairuan jarri du etxebizitza soziala
Aramako Udalak duen etxebizitza soziala alokairuan dago, eskaera egiteko epea urriaren 24 arte izango da. Izena udaletxean eman daiteke, herritarren arreta ordutegian, astelehenetik ostiralera 11:00-14:00 bitarte.
Etxean sartu aurretik, 500 eurotako fidantza bat ordaindu beharko du erabiltzaileak. Erabilpeneko kuota 250 eurotan finkatu dute.
Bestalde, Etxea alokatzeko aukera izateko baldintzak honako hauek dira: Aramako biztanle izan eta bertan erroldatua egotea (gutxienez Araman 6 hilabetez erroldatua egotea); eta udalarekin zergen ordainketan egunean egotea.
Alokairurako etxebizitzaren baldintzen xehetasun guztiak eta zalantzak udaletxean argituko dituzte, 943 88 11 70 telefonora deituta edo udala@ arama.eus helbidera mezua idatzita.












