Altzagako Artea elkarteko bazkideen urteurren bazkaria
Elkartea 1970. urtean sortu zen, eta bi urteko atzerapenarekin bada ere, larunbatean 50. urteurreneko ospakizun bazkaria egin zuten bazkideek.
Altzagako Artea Elkarteko bazkideek ospakizun eguna izan zuten larunbatean. Elkartea 1970. urtean sortu zuten, baina pandemiaren ondorioz ezin zuten 2020an 50. urteurrena ospatzeko bazkaririk egin ahal izan. Joan den larunbatean, azaroaren 26an, elkartu dira azkenean bazkaritara. “Bazkide gehienok elkartzeko aukera izan genuen, bazkari eder baten mahai inguruan lehen eta oraingo kontuak berritzeko”, nabarmendu dute. Partaide guztiei eskerrak eman eta sukaldariak zoriontzeaz gain, elkarteaz gozatzen jarraitzeko deia egin die zuzendaritzak bazkideei.