Ampo Ordiziak 32-30 irabazi dio El Salvadorri
Denboraldiko bigarren garaipena lortu dute, lehenengoa etxean. Abenduaren 11ko asteburuan Pasek Belenos taldearen kontra jokatuko dute, Altamiran.
Ampo Ordiziak denboraldiko bigarren garaipena eskuratu du Valladolideko El Salvadorren aurka. Altamiran jokatu zuten atzo bi taldeek, eta Ordiziakoak gailendu ziren, 32-30. Etxean irabazi duten lehenengo partidua izan da. Irabazten hasi zen Ampo Ordizia, baina atsedenaldia gerturatu zenerako 13-13ko markagailua jartzea lortu zuen El Salvadorrek.
Atsedenaldiaren ondoren, bi entsegu egin, transformatu eta aurrea hartu zuten Valladolidekoek (13-27). Tartea murriztu zuten gero goierritarrek trasnformatutako beste entsegu batekin (20-27). Zigor kolpe batekin 10 puntura jarri zen El Salvador, baina tartea murriztu (25-30) eta azkenean 32-30 irabazi zuen Ampo Ordiziak.
Garaipen garrantzitsua lortu zuten. 13 taldetatik, 10. postuan dago Ampo Ordizia, 10 punturekin, 5 partidu jokatuta. Abenduaren 11ko asteburuan jokatuko dute hurrengo partidua, Pasek Belenos taldearen aurka, Altamiran.