Txotxongilo bertsolariak kale ikuskizuna, gaur
ZERAIN // Zeraingo Herri Bizitza Batzordeak Txotxongilo bertsolariak kale-antzezlan ikuskizuna antolatu du gaurko. Adin guztiei zuzendutako emanaldia da. 17:30ean hasiko da, Zeraingo plazan. Eguraldi txarra egiten badu, frontoian egingo dute. Antton Bastero txotxongilolaria eta Felipe Zelaieta bertsolaria dira aktoreak. Euskal Herriko tradizioen goraipamena egingo dute, umoretik.












