Taloekin afalduko dute Zaldibiako gazte asanbladakoek
ZALDIBIA // Zaldibiako Gazte Asanbladak talo afaria antolatu du, gaurko. Gaztelu elkartean egingo dute. Lehenbizi, 19:30ean elkartuta, taloak egingo dituzte, eta ondoren afaldu. Gazte asanbladaren neguko egitaraua bukatzeko azken ekitaldia izango da. Abenduaren 8an dokumental emanaldia, 31n mendi irteera, ume jolasak eta pintxo-potea, eta urtarrilaren 3tik 4ra Oiduegin egonaldia egin dituzte, bien bitartean.













