Joseba Onak eta Peio Martinek irabazi dute Arrano mus txapelketa
112 bikote lehiatu ziren, horietako 11 mistoak eta emakumezkoak.
Joseba Ona eta Peio Martin txapela jantzita. Joseba Ona eta Peio Martin beasaindarrek irabazi zuten Arrano mus txapelketa. Aritz Lizarralde eta Arkaitz Lazaro Azkoitiarrak izan ziren txapeldunordeak. Lehen bikote mistoa, berriz, Noelia Cuerva eta Josu Arranz Ormaiztegikoak.
Larunbatean jokatu zen, parte hartze zabalarekin. 112 bikote lehiatu ziren, horietako 11 mistoak eta emakumezkoak. Gipuzkoa osotik gerturatu zen jendea, Goierritik hasi eta kostalderainokoak. Arabatik Bizkaitik eta Errioxatik ere gerturatu ziren bakan batzuk.














