Harkaitz Barreros urretxuarra, 'Soul of Hair' ile apaintzaile topaketan
Harkaitz Barreros urretxuarrak ile apaintzaileak goi mailako ile apainketa ardatz duen ekitaldi batean parte hartu du Madrilen, Joana Cuñado lankidearekin eta Josu Maroto marrazkilariarekin batera. Barrerosek eta Cuñadok beraien azken bildumaren berri eman dute. ADN du izena. Marotok Barrerosen lanak marraztu ditu. Ekitaldiaren helburua ile apaintzaileak elkartzea izan da eta Barreros oso gustura azaldu da egindakoarekin.