Otxaren jantzi-dendak irabazi du erakusleiho lehiaketa
Gaur eguerdian Urretxu eta Zumarragako Gabonetako erakusleiho lehiaketako sariak banatu dituzte Urretxuko udaletxean. Lehen saria eta herritarrena Zumarragako Soraluze kaleko Otxaran jantzi-dendak irabazi du. Bigarren saria ondoan dagoen denda batek irabazi du: Bidegorri jantzi-dendak. Hirugarren saria Urretxuko Labeaga kaleko Aixa fruta-dendak irabazi du. Bi aipamen berezi ere eman dituzte: Urretxuko Oleta iturgintzarentzat eta Urretxuko M.E. Cuadrado ile-apaindegiarentzat izan dira. Aurtengo lehiaketan 32 dendek parte hartu dute.
Otxaran jantzi-dendako erakusleihoa Jone Jaritek (Zuena da bere markaren izena) eta Oier Fernandezek (Kaixo Oier da bere marka) prestatu dute. Sari banaketan biak izan dira, Monica Gonzalez dendako nagusiarekin batera.
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/12/img_2172.jpg)
Saritu guztiak.
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/12/img_2157.jpg)
1. saria: Otxaran.
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/12/img_2152.jpg)
2. saria: Bidegorri.
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/12/img_2143.jpg)
3. saria: Aixa.
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/12/img_2138.jpg)
Aipamen berezia: Oleta.
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/12/img_2131.jpg)
Aipamen berezia: M.E. Cuadrado