Aner Irizarren eta Auritz Ormazabalen lan ona Espaniako ziklo kros txapelketan
Aner Irizar zumarragarrak eta Auritz Ormazabal urretxuarrak Espainiako ziklo kros txapelketan parte hartu zuten igandean, Galiziako As Pontes herrian. Herriko txirrindulariek lan ona egin zuten: Irizar bederatzigarren postuan sailkatu zen eta Ormazabal hamaseigarren postuan.